Alternadorea
Iman iraunkorrek sorturiko
eremu magnetiko uniforme batean era mekanikoan ω abiadura angeluar konstanteaz birarazten den N espiradun bobina lau bat da, izatez.
Espiraren muturrak konektaturik daude espirarekin batera biraka dabiltzan bi eraztunekin (A). Bi eraztunekin kanpo-zirkuitu bat konektatzen da bi eskuilen (E) bitartez. Espira eremu magnetikoan biraka dabilen bitartean, espiran zeharreko fluxu magnetikoa aldatuz doa eta, beraz, indar elektroeragile bat induzitzen da espiran, eta honek kanpo-zirkuituan korronte elektrikoa zirkularazten du.

Bobinaren sekzioak S azalera duela jorik, aldiune bakoitzean espiran zeharreko fluxu magnetikoa
da, non θ delakoa
gainazal-bektoreak
eremu magnetikoaren bektorearekin eratzen duen angelua den.
Bobina ω balioko abiadura angeluarraz ari da biratzen. Beraz, θ angelua θ=ω⋅t eran adieraz daiteke. Orduan, aldiune bakoitzean espira zeharkatzen duen fluxu magnetikoa hauxe da:
![]()
Faradayren legearen arabera, honako hau da indar elektroeragile induzitua:
![]()
non ε0=B⋅S⋅ω delakoa indar elektroeragile induzitu maximoa da.

Irudian ikusten den bezala indar elektroeragile induzitua era sinusoidalean aldatzen da denboran zehar. Hots, periodikoa da eta polaritatea aldatuz doa alternatiboki. Indar elektroeragilearen maiztasuna eta espiraren higidurarena berdinak dira eta
balio dute.
Azaldutako eredua baliagarria da oinarrizko kontzeptua ulertzeko, baina ikuspegi praktikotik ez balio gehiegirik.
- Induzitutako indar elektroeragilea eremu magnetikoaren intentsitatearen menpekoa da, beraz bigarrenaren balioa geroz eta handiagoa den heinean lehenengoarena ere handiagoa izango da. Horregatik, imana erabili beharrean ELEKTROIMANA deituriko tresna erabiltzen da eremu magnetikoa sortzeko.
- Indar elektroeragilearen balioa bobinaren biraketa abiadura angeluarraren balioaren menpekoa da ere. Hala ere, bobinaren abiadura angeluarra handitzea ez da erraza, batez ere berau material ferromagnetiko baten inguruan biribilkatutako espira ugariz osatua badago. Arrazoi honengatik, eremu magnetikoaren bobinaren gainazal bektorearekiko eratzen duen orientazio aldaketaren maiztasuna handitzeko alternadore multipolarrak eratzen dira. Alternadoreak p polo bikote baditu eta ω=2πf izanik, bere indar elektroeragile maximoa zera izango da:
Hona hemen oinarrizko funtzionamendua adierazten duen bideo bat:
Informazio osagarria nahi baduzu hemen duzu web orri interesgarri bat.
No hay comentarios
Sé el primero en escribir un comentario a esta entrada.
No hay trackbacks
Para notificar de una mención en tu blog a esta entrada, habilita la notificación automática (Opciones > Discusión en WordPress) o especifica esta url de trackback: http://www.jakinstein.com/alternadorea/trackback/
Escribir un comentario
Si quieres añadir tu comentario a esta entrada, simplemente rellena el siguiente formulario:
* Campos requeridos
Puedes usar estas etiquetas XHTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>.