Por Jokin, hace 3 años y 2 meses

«<em>Annus Mirabilis</em>» berri baten hasiera Jakintza ikastolan?

Zuetako askok jakingo duzuen bezala 2005. urte hau Munduko Fisikako Urtea deklaratua izan da UNESCOren partetik. Aurten Einstein-en "Annus Mirabilis" bezala ezagutzen den urtearen mendeurrena ospatzen dugu. 1905. urtean Albert Einsteinek publikatu zituen bost lanek goitik behera aldatu zuten garai hartako fisikaren konzepzioa, bere ekarpenak zientziaren historian izan diren garrantzitsuenetakoak kontsideratu direlarik. Urte honetan ospatuko diren ekimen desberdinen artean gaur hasten da Donostian, Donostia International Physics Center (DIPC), antolaturiko Albert Einstein Annus Mirabilis 2005 delako kongresua. Aitzakia polita iruditu zait ofizialki Ordiziako Jakintza ikastolako fisikako mintegiak diseinatu duen proiektu berri honi hasiera emateko. Gaurkoz bakar-bakarrik aurkezpena egin nahi dizuegu, datozen egunetan zehaztuko dizuegu zeintzuk izango diren proiektu honen ardatz nagusiak. Besterik gabe, ea proiektu berri honen ondorioz aurtengo ikasturtea ere "Annus Mirabilis" batean bihurtzen den guretzako :wink:.

2 comentarios

Gravatar #2. Jokin
hace 3 años y 2 meses

Kaixo Xabi Egun gogorrak izan dira aurrekoak; ikasturte haserarako ikastolan antolatu beharrekoak oraindik amaitu gabe, interneteko konexioa gaizki, ikasturte haserako irakasleen galderak eta beharrak... kontua da, ikasturtea gainean dugula eta gure weblog hau oraindik berde (diseinuan bezala!). Zure erantzuna adrenalina injekzio izugarria izan da. Benetan, eskerrik asko! Ea denon artean lortzen dugun proiektu honi ahalik eta etekin gehien ateratzen baina horretarako zuen laguntza beharko dut. Edozein proposamen, kritika edo galdera plazaratzeko foroa duzue hemengoa eta nik uste dut aprobetxatzeko aukera paregabea duzuela. Aukera polita ere izan daiteke zuen artean elkar laguntzeko: interneteko helbide interesgarriak proposatuz, elkarri dudak argitzen lagunduz... Jakin dezazuela ni zuengandik ikasteko prest nagoela ere (hortxen nabil Euskaltzaindiako azken arauekin gora eta behera: zuen zuzenketen zain nago). Beraz, animo eta aupa gu eta gutarrak!

Gravatar #1. Araña
hace 3 años y 2 meses

Aupa Jokin!

Araña nauzu, hemen nabil gure fisikako bitakora berria «esploratzen». Bikaina da benetan! Dakizun bezala, nik banuen guzti honen berri; dena dela, gaurko lehendabiziko klasean gauza berriak ikasteko aukera ere izan dut. Proiektu berri honi etorkizun arrakastatsua ikusten diot, nire ustez guztiongan piztu duzu interesa gaurtik bertatik (ordenagailuetako teknologia berria ikusgarria!!). Besterik gabe, hau blogeko lehendabiziko erantzuna izango den itxaropenarekin idazten dizut, eta bide batez, erantzunak publikatzen proba dezazun. Hurrengo klasera arte!

1 trackback

Para notificar de una mención en tu blog a esta entrada, habilita la notificación automática (Opciones > Discusión en WordPress) o especifica esta url de trackback: http://​www.jakinstein.com/​annus-mirabilis-berri-baten-hasiera-jakintza-ikastolan/​trackback/