Berotze globalak hoztu egin lezake Europa
Paradoxa badirudi ere, aspalditik ari dira zientzialariak iragartzen Europako klima hoztea izan daitekeela berotze globalaren ondorio bat.
Paradoxa badirudi ere, aspalditik ari dira zientzialariak iragartzen Europako klima hoztea izan daitekeela berotze globalaren ondorio bat.
Datorren abenduaren 31ko azken minutuak 61 segundu izango ditu. Harrigarria ezta?
Europar zientzilari talde batek egindako aurkikuntza honekin, laser bitartez sorturiko anplitude aldakorreko uhin batean transmititzen da informazioa. Sistema honen bitartez informazioaren transmisioa askoz azkarrago emateaz gain (giga bat segunduko) matematikako algoritmoen bitarteko enkriptazioa baina segurtasun maila altuagoa aurkezten du, azken hauek gaur egungo ordenadoreek duten potentziarekin geroz eta errazagoa baita agerian jartzea.
NASA agentzia estatubatuarrak Californian duen Spitzer teleskopioa munduan dagoen handienetarikoa da. Teleskopio honek jasotzen dituen argazkien kalitatea ez da nolanahikoa. Azkenaldi honetan jaso dituen argazkien artean politenetakoak ondorengo bi hauek dira. Bi argazkietan suzko hautsez eratutako mendi ondulatuak ikusten dira; lehenengoa argi infragorriarekin aterata dago eta bigarrena argi arruntarekin. Badirudi laino hauetatik jaiotzen direla izarrak.
Einstein-en bizitzaren inguruan bitxikeri asko entzun ditut baina gaur irakurri dudana atentzioa deitu dit. Badirudi, 1952an Chaim Weizzman Israelgo presidentea hil ondoren Albert Einsteini proposatu ziotela bere lekua hartzea. Badirudi judutarrek 2. Mundu Gerraren ondoren miresmen handia ziotela Alberti. Artikuluan bertan irakur ahal dezakezue ezezkoaren arrazoia eta beste argazki bitxi batzuk.
← Anterior
01
02
03
04
05
Siguiente →