Higidura-kantitatearen kontserbazioa
Bilar-jokoan egiazta daitekeenez, nolabaiteko abiaduraz jaurtikiriko bola egiten da, hasieran geldi zegoen bigarren bolarekin talka egin ondoren, bigarren bola hau higitzen hasten den bitartean. Lehenengo bolak bigarrenari eman dio bere higidura-kantitatea.
Autobusean nahiz trenean goazenean, bada ezpada euskarri bati ondo eutsita joatea komeni dela ederki asko dakigu. Izan ere, autobusa balaztatzean gure gorputza aurrerantz doala badakigu; alegia, gure gorputzak duen jokabidea balaztei eragiterakoan, eragindako indarraren aurka higitzea da. Gauza bera gertatzen zaigu autobusa abiatzen denean. Kasu honetan motorrak aurrerantz egiten duen indarrari oposatzeko joera izaten dugu, gure gorputza atzerantz desplazatzeko joera adierazten duelarik.