Energia potentzial grabitatorioaren azalpen kualitatiboa
Aurreko atalean aztertu dugun adibidearen antzeko batean oinarrituz, m masako gorputz bat mahai baten gainean ipintzen dugunean, hau erreposoan dagoela ikus genezake. Hau da, ez du lanik egiteko berezko ahalmenik. Gorputzaren gainean
indar bat aplikatzean bertikalki gorantz eta justu-justu bere pisuaren balioaren berberarekin (horrela, abiadura konstantez igotzea lortuko dugu), hau
desplazamendua izango du gorantz. Garbi dago, beraz, gorputzaren gainean lan positibo bat egingo dugula modu honetara. Lanaren definizioaren arabera, hau energian bihurtuko dela suposa genezake; hori bai, energia hori ez da zinetikoa izango, izan ere, egiten dugun indarraren ondorioz gorputza abiadura uniformez desplazatzea lortzen dugu.
Seguir leyendo →