Higidura parabolikoa
Higidura parabolikoa sortzen da gorputz bat lurretik hasierako v0 abiaduraz eta horizontalarekin θ angelua osatzen duen norabide batez botatzen dugunean eta jaurti ondoren, gorputza aske gelditzen denean.

Demagun arraunlariak ibaia zeharkatu nahi duela txalupa batean, ibaiertzekiko norabide perpendikularra hartuta. Ibaiko korronteak desbideratu egingo du txalupa eta, izatez, ibilbidea ibaiertzarekin α angelua osatzen duen lerro zuzen bat izango da.
Orain arte higidura sinpleak kontsideratu ditugu, dimentsio bakarrekoak. Nolanahi dela, naturan bi dimentsio edo gehiagoko higidurak agertzen dira. Higidura horiek, higidura konposatuak deritzegunak, bi higidura sinpleren edo gehiagoren konbinazioak dira.
Automobil bat higitzen hasten denean, gurpilak gero eta angelu handiagoko biraketak egiten ditu denbora-tarte berdinetan. Horrela, abiadura angeluarra handiagotu egiten da.
Disko bat biraka dabil diskogailuan, denbora-tarte berdinetan bere erradio guztiek angelu berdinak deskribatuz; beraz, abiadura angeluarra konstantea da. Horregatik, higidura horizirkular uniformea dela esan ohi dugu.
← Anterior
01
02
Siguiente →