Higidura zirkularraren dinamika
Azpiko irudian ikus daitekeen bezala trena trenbide zirkularretik higitzen ari da. Bere abiadura, uneoro ibilbidearekiko tangentea mantendu behar dena, norabidez aldatzen doa azelerazio normal baten menpe baitago.
Azpiko irudian ikus daitekeen bezala trena trenbide zirkularretik higitzen ari da. Bere abiadura, uneoro ibilbidearekiko tangentea mantendu behar dena, norabidez aldatzen doa azelerazio normal baten menpe baitago.
Orokorrean, m masa duen gorputz baten gainean eragiten duten indarren erresultantea ezagutuz gero, gorputz hori zein azelerazioz higitu eta, ondorioz, zein higidura mota duen zehaztu dezakegu. Ikusten denez:
Automobil batean, motor, transmisio, ardatz eta gurpilek karrozeriara oso sendo lotuta egon behar dute, bestela ezin daitezke batera joan; gauza bera gertatzen da lokomotorea eta berarekin batera daramatzan bagoiekin.
Newton-en lehenengo legeak dioenez, gainean inolako indarrik eragiten ez bada, gorputzek lehendik zeukaten pausaguneko edo higidura zuzeneko egoeran irauten dute. Nolanahi dela, eguneroko esperientzia printzipio horren aurkakoa dela dirudi: adibidez, pilota bat lurretik errotatzen jartzen badugu, denbora baten ondoren gelditu egiten dela ikusiko dugu.
Alboko irudian aldamio baten gainean dagoen igeltsari bat ikusten da. Aldamioak
indarra jasaten du igeltsariaren pisuaren ondorioz. Aldamioak, bere aldetik,
euste indar bat egiten du, aurrekoaren erreakzio bezala. Bi indar bertikalak modulu bera eduki beharko dute. Horrela izango ez balitz, igeltsariak aldamioa puskatu eta erori egingo litzateke (m·g>N) edota, alderantzizko kasuan, igeltsariak gorantz azelerazio bat nabarituko luke (N>m·g).
← Anterior
01
02
Siguiente →