Por xaraña, hace 3 años y 10 meses

FISIO erreakzioa: ENERGIA NUKLEARRAren eragilea

Gaur egun energia nuklearren inguruko gogoeta egitean nolabaiteko mesfidantza sortzen zaigula ezin dugu ukatu. Mesfidantza honen arrazoiak pisuzkoak dira, baina itxaropena ere sentitu beharko genuke energia nuklearrarekiko. Itxaropena, energia iturri ia berriztagarria delako, hots, praktikoki agortezina delako, modu egokian garatuz gero. Milaka urtetarako energia lortu ahal izango genuke energia nuklearretik. Dena dela, Hiroshima eta Nagasaki-ko eztandak hala nola Chernobyl edo Three Mile Island-eko istripuak ezin ditugu ahaztu, eta honek sortzen dituen erradiazioarekiko beldurra nahiz mesfidantza ulergarriak dira erabat. Hala ere, interesgarria da energia nuklearraren ingurua jorratzea, honen inguruko erabaki eta iritzi pertsonalak jasotzeko, jakintza eta ezagutzan oinarriturikoak, sineskera eta nahasmenak gure gain hartu dezan galaraziz. Energia nuklearra lortzeko prozesuaz hitz egingo dizuet konkretuki artikulu honetan. Ikasturte honetarako programaren zati bat da, guk emango ez duguna, baina interesgarria iruditzen zait energia nuklearraren inguruko zenbait atal ukitzea. Ongi etorriko zaigu guztioi fisika nuklearraren inguruko kontzeptu batzuk bereganatzea. Izan ere, nondik lortzen da energia nuklearra? Zein da ematen den prozesua? Artikulu honen izenburuan irakurri ahal izango zenutenez, FISIO erreakzioetan oinarritzen da energia nuklearraren lorpena. Fisio erreakzio hori azaltzea dut helburu artikulu honetan, bada, ekin diezaiogun "energia nuklearraren jatorri ezkutua" deskubritzeari:

Seguir leyendo →

Por Jokin, hace 3 años y 10 meses

Blue and red marbles

Jadanik ikasturtea amaitu dugu; urteko bildurrak, ilusioak, esperantzak... pasa dira. Alea jacta est. Datorren astean azterketak hasiko dira eta orduan beste motatako buruhasteak izango ditugu irakasleok. Ikasle nahiz irakasleontzat egun gogorrak izaten dira hauek. Horregatik, tentsioa gainetik kendu nahiean, argazki eta bideo bilduma polit bat jartzea otu zait.

Seguir leyendo →

Por imendia, hace 4 años

Hidrogenoaren iraultza

“Energia berriztagarrizko gizarte ideal bat ezinezkoa da hidrogenorik gabe. Hidrogenoa energia eramangarrizko biltegi bat da, ez da energia iturri printzipal bat, bere baitan energia metatu eta garraiatzen duen sistema bat baizik.”

Seguir leyendo →

Por britz, hace 4 años y 2 meses

KAPA IKUSEZINA: Ezina egina

Orain dela hilabete gutxi batzuk teknologiak izugarrizko zangokada eman du asmakuntzen alorrean, eta honekin batera gizakiak aspaldidanik zeharo erakartzen eta txunditzen zuen abilezia bereganatzea lortu du; ikusezintasuna, alegia.

Seguir leyendo →

Por xaraña, hace 4 años y 2 meses

PLASMA: materiaren laugarren agregazio-egoera

    Plasmari buruzko kontu asko entzun ditugu azkenaldian telebista zein filmeetan, baina ba al dakigu zehazki zertan datzan? Askok laugarren agregazio-egoera gisa definitu dute plasma, elementuetariko bakoitzak ezaugarri konkretu eta definitu batzuk baititu plasma egoeran.

Seguir leyendo →

← Anterior 01 02 Siguiente →