Zuetako askok jakingo duzuen bezala 2005. urte hau Munduko Fisikako Urtea deklaratua izan da UNESCOren partetik. Aurten Einstein-en "Annus Mirabilis" bezala ezagutzen den urtearen mendeurrena ospatzen dugu. 1905. urtean Albert Einsteinek publikatu zituen bost lanek goitik behera aldatu zuten garai hartako fisikaren konzepzioa, bere ekarpenak zientziaren historian izan diren garrantzitsuenetakoak kontsideratu direlarik. Urte honetan ospatuko diren ekimen desberdinen artean gaur hasten da Donostian, Donostia International Physics Center (DIPC), antolaturiko Albert Einstein Annus Mirabilis 2005 delako kongresua. Aitzakia polita iruditu zait ofizialki Ordiziako Jakintza ikastolako fisikako mintegiak diseinatu duen proiektu berri honi hasiera emateko. Gaurkoz bakar-bakarrik aurkezpena egin nahi dizuegu, datozen egunetan zehaztuko dizuegu zeintzuk izango diren proiektu honen ardatz nagusiak. Besterik gabe, ea proiektu berri honen ondorioz aurtengo ikasturtea ere "Annus Mirabilis" batean bihurtzen den guretzako :wink:.