Jakintzako ikasleriari zuzendutako inkesta
Ikasturtearen hasiera zela eta IKTeroetan argitaratutako artikulu batean adierazten genuen bezala aurten bultzada berezi bat eman nahi genion gure ikasleekin garatu nahi ditugun IKT proiektuei. Irakasle dezente dira, jada, gure ikastolan teknologia berriak erabiltzen dituztenak ikasleekin eta, hauekin batera, aurten proiektu berri dezente garatzeko konpromisoa hartuta daukagu.
Lehenengo klase egunak pasa dira eta lehenengo arazoen aurrean topatu gara: gure ikasleen profila IKTen erabilerarekiko benetan oso anitza dela. Egoera honen aurrean hainbat proiektu garatzea benetan zaila egiten zaigu maila batzuetan. Beraz, egoera honen aurrean, zera erabaki dugu: proiektuen egokitasuna baloratzearren gure ikasleek teknologia berrietan duten ezagutza eta erabilera jakin nahi dugu eta horretarako inkestatxo bat prestatu diegu.
Beraz, Jakintzako ikaslea zareten guztiok adi jarraian emango zaizkizuen oharrei:
Inkestak betetzeko ez duzu paperik behar helbide elektroniko bat baldin baduzu. Zure ordenadorean ireki, bete eta zuzenean bidali dezakezu lehenetsitako helbide elektronikora. Helbide elektronikorik ez baduzu, zure irakaslearekin harremanetan jar zaitezke helbide bat eskatzeko edota zu zeuk eskura dezakezu bat Hotmailen adibidez. Etxean ordenadorerik ez baduzu lasai; ikastolatik bertatik bete dezakezu. Inkestak bi atal nagusi ditu:
- Lehenengoan, 38 galdera dituzue betetzeko. Bertan galdetzen zaizuenari BAI edo EZ erantzun beharko duzue bakarrik. Zalantzaren aurrean hobe gelaxka txurian uzten baduzue.
- Bigarren zatian zuen iritzia, iradokizunak, dituzuen kezkak, zalantzak... idatz ditzakezue. Leku mordoa duzu beraz idatzi lasai. Ziur egon zure iritziak kontutan hartuko ditugula!
Inkesta irekitzerakoan pasahitza eskatuko zaizu; horretarako jar zaitez harremanetan zure irakaslearekin, berak izango baitu horren berri. Behin inkesta bete duzuenean, lehenengo orriaren goiburuan, inkesta korreoz bidaltzeko botoia duzue. Botoia sakatu eta, adieraziko zaizkizuen pausuak eman ondoren, inkesta bere lekura helduko da.
Inkestaren emaitzak ahalik eta adierazgarrien izan daitezen denon partaidetza beharrezkoa dela iruditzen zaigu, beraz, tartetxo bat hartu eta bete ezazu mesedez, bertako emaitzen ondorioak denen onurako izango baitira.
Inkesta irekitzeko egizu klik hemen; Jakintza ikastolako ikasleriaren inkesta - pdf, 600 KB)
2 comentarios
hace 3 años y 1 mes
Aupa Asier
Lehenik eta behin inkesta bete, ondoren ePostaz bidaltzeko botoia sakatu, ondoren inkesta hire ordenadorean gorde («Guardar datos de formulario» hautatu eta gorde) eta bukatzeko posta elektronikoan erantsi («Adjuntar») gorde duken artxiboa formularioan adierazten helbidera. Besterik ez.
Gauza bi:
Fabore bat eskatu nahi diat.Ahal badek bidali iezaidak word artxiboa berriro ere. Hire posta elektronikoa zakarrontzira bota nian konturatu gabe. Eskerrik asko.
Bigarrena, zaindu ortografia, puntuazioa eta adierazmena. Webgune batean idazteak ez du esan nahi gure hizkuntzari bere duintasuna kendu behar zaionik. Zaindu hitzek formak mesedez eta emaiok euskarari behar duen seriotasuna.
hace 3 años y 1 mes
kaixo Jokin Asier naiz berriz ere ez dakit nola bidali inkestako erantzune «e-posta elbide onetara bidali» ematen diot baino ez da ezer gertatzen ze in daiket?
No hay trackbacks
Para notificar de una mención en tu blog a esta entrada, habilita la notificación automática (Opciones > Discusión en WordPress) o especifica esta url de trackback: http://www.jakinstein.com/jakintzako-ikasleriari-zuzenduta-inkesta/trackback/
Escribir un comentario
Si quieres añadir tu comentario a esta entrada, simplemente rellena el siguiente formulario:
* Campos requeridos
Puedes usar estas etiquetas XHTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>.