Newton-en hirugarren legea edo akzio-erreakzioaren printzipioa
Irudiko jauzilariak goranzko bultzada hartu du, tranpolinak egiten dion indarrari esker. Izatez, indar hau aldi berean jauzilariak tranpolinari egiten dion indarraren erreakzio modura agertzen da.
.jpg)
Naturan, indar edo akzio ororekin batera horri dagokion erreakzioa agertzen da, hots, indarrak binaka agertzen dira. Baieztapen hori Newton-en hirugarren legean edo akzio-erreakzioaren printzipioan laburbiltzen da.
Gorputz batek beste gorputz bati indar bat,
, egiten badio, aldi berean bigarren gorputzak beste indar bat,
, egiten dio lehenengoari modulu eta norabide berberez, baina aurkako norantzaz.
Hauek dira akzio eta erreakzio indarren ezaugarriak:
- Indar bat bestearen erreakzio modura agertzen den arren, indarrak ez dira agertzen lehenengo bat eta gero bestea, aldi berean baizik.
- Indar biak elkarren aurkakoak diren arren, ez dute elkar anulatzen, gorputz desberdinetan eragiten ari baitira.
- Zenbait kasutan gorputzetako bat ez da azeleratua izaten, masa oso handia duelako edo higiduraren aurka egiten duten indar handiagoak daudelako.
Proposatutako ariketak
4.- Gorputz bat lurrera erortzen denean, Lurrak erakarrita, Lurrak ere gorputz horren indar bat jasaten du; eta indar biak berdinak dira baina kontrako noranzkoak. Zergatik ematen du gauza erortzen dela Lurrera eta ez alderantziz, indar biak berdinak izanda? (TW404)
5.- Zaldi batek gurdiari tira egitean eragiten dion indarra eta gurdiak zaldiari egiten diona berdinak dira baino kontrako noranzkokoak. “Beraz, sistema orekan dago eta ez da inoiz higituko”. Azalduko zenuke zergatik ez den horrela? (TW405)
No hay comentarios
Sé el primero en escribir un comentario a esta entrada.
No hay trackbacks
Para notificar de una mención en tu blog a esta entrada, habilita la notificación automática (Opciones > Discusión en WordPress) o especifica esta url de trackback: http://www.jakinstein.com/newton-en-hirugarren-legea-edo-akzio-erreakzioaren-printzipioa/trackback/
Escribir un comentario
Si quieres añadir tu comentario a esta entrada, simplemente rellena el siguiente formulario:
* Campos requeridos
Puedes usar estas etiquetas XHTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>.