2005eko Fisikako Nobel saria Glauber, Hall eta Hänsch-entzat
2005eko Fisikako Nobel saria optikaren esparruaren inguruan lanean aritu diren bi ikertzaile taldeen eskuetan geratu da.
2005eko Fisikako Nobel saria optikaren esparruaren inguruan lanean aritu diren bi ikertzaile taldeen eskuetan geratu da.
Zuetariko askoak jadanik jakingo duzuen bezala datorren astelehenean eguzki eklipsea izango dugu. Egia esan aurrekoa gehixeago zehaztu beharko nuke, eguzki eklipse guztiak ez baitira berdinak: oraingo honetan eraztun-formako eklipsea ikusteko aukera izango dugu. Eklipsea bere osotasunean goizeko 9:40etatik eguerdiko 12:23ra arte ikusi ahal izango da, eraztuna ikusteko unerik egokiena goizeko 11:00ak inguru izango delarik. Horrelakoak gertatzen direnean ohi den bezala ekimen desberdinak antolatzen dira leku desberdinetan.
Sustatun irakurri dudanez urrian jarriko da martxan Elhuyar Fundazioak antolaturiko lehiaketa. Olinpiada Euskal-Heriko DBH 1 eta 2ko ikasleei zuzenduta dago eta helburua zientzia dibertigarria izan daitekeela erakustea da. Badirudi, aurten sariak lehenengo hiru gelentzat izango dira eta, Zernolan irakur daitekeenez, aurten sari dotoreak ipini dituzte. Bertan ere aurreko urteetan ikasleek bete behar izan dituzten probak eta egindako lanen bilduma bat aurki dezakezu.
Ikasturtearen hasiera zela eta IKTeroetan argitaratutako artikulu batean adierazten genuen bezala aurten bultzada berezi bat eman nahi genion gure ikasleekin garatu nahi ditugun IKT proiektuei. Irakasle dezente dira, jada, gure ikastolan teknologia berriak erabiltzen dituztenak ikasleekin eta, hauekin batera, aurten proiektu berri dezente garatzeko konpromisoa hartuta daukagu.
Zuetako askok jakingo duzuen bezala 2005. urte hau Munduko Fisikako Urtea deklaratua izan da UNESCOren partetik. Aurten Einstein-en "Annus Mirabilis" bezala ezagutzen den urtearen mendeurrena ospatzen dugu. 1905. urtean Albert Einsteinek publikatu zituen bost lanek goitik behera aldatu zuten garai hartako fisikaren konzepzioa, bere ekarpenak zientziaren historian izan diren garrantzitsuenetakoak kontsideratu direlarik. Urte honetan ospatuko diren ekimen desberdinen artean gaur hasten da Donostian, Donostia International Physics Center (DIPC), antolaturiko Albert Einstein Annus Mirabilis 2005 delako kongresua. Aitzakia polita iruditu zait ofizialki Ordiziako Jakintza ikastolako fisikako mintegiak diseinatu duen proiektu berri honi hasiera emateko. Gaurkoz bakar-bakarrik aurkezpena egin nahi dizuegu, datozen egunetan zehaztuko dizuegu zeintzuk izango diren proiektu honen ardatz nagusiak. Besterik gabe, ea proiektu berri honen ondorioz aurtengo ikasturtea ere "Annus Mirabilis" batean bihurtzen den guretzako
.