Indarren izaera bektoriala
Mahai gainean geldi dagoen gorputzaren gainean gorputz hori higitzeko besteko intentsitatea duen indar bat ezartzen baduzu, gorputza indarra ezartzen dugun norabide eta noranzko berean higituko da.
Mahai gainean geldi dagoen gorputzaren gainean gorputz hori higitzeko besteko intentsitatea duen indar bat ezartzen baduzu, gorputza indarra ezartzen dugun norabide eta noranzko berean higituko da.
Orain arteko gorputzen higiduraren azterketak ahalbidetu egin digu higidura-mota desberdinak arautzen dituzten legeak formulatzea. Hala ere, mota honetako galderak erantzunik gabe geratu dira oraindik: zergatik higitzen dira gorputzak?, zergatik gelditzen dira?, zergatik aritzen dira biraka? Etab.
Gaur egun, jadanik, inor ez da harritzen Ilargi berriak bailitzan, Lurraren inguruan orbita eliptikoetan (zirkularrak kontsidera daitezkeenak) biratzen duten satelite artifizialen agerpenaz. Satelite hauek, batzuek helburu baketsuak dituztenak (ikerketa, komunikazioak,...) eta beste batzuek belikoak, 30.000 km/h-ko inguruko abiadurarekin biratzen dute Lurraren inguruan.
Orain arte ikusi dugunaren arabera, eremu grabitatorioan aurkitzen den m masako gorputz baten gainean indar bat agertzen da, berau, gorputzak duen posizioaren araberakoa izanik.
Newtonen ikerketek astronomiaren alorrean Grabitazio Unibertsalaren Legea postulatzea eraman zuten. Honen bitartez, Lurraren (edo beste edozein planetaren) gainean gorputzen erorketa edota planeten higidura nola ematen den esplikatzen zuen. Hala ere, ezagutza zientifikoarentzat hain garrantzitsuak ziren ekarpen hauek arazo bat suposatzen zuten: nola eragiten du grabitatearen indarrak elkar ukitzen ez diren gorputzen artean?.
← Anterior
01 ...
05
06
07
08
09
... 30
Siguiente →