PLASMA: materiaren laugarren agregazio-egoera
Plasma gas egoeraren antzeko zerbait da, atomoak hautsi zaizkion gasa izango litzateke, elektroi negatibo eta ioi positiboz osatua; elektroiak galdu dituzten atomoz osaturiko egoera gisa definituko genuke, non atomo hauek askatasun osoz mugitzen diren (gasen ezaugarri bezala).
Gu bizi garen ingurunean
(behe atmosfera bezala ezaguturikoan), elektroi bat galtzen duen atomo orok elektroi hori berehala berreskuratzen du, edo beste bat bilatu. Hau da, gure ingurunean atomo batek beti izango du bere funtsezko egoera mantentzeko izan beharreko elektroi kopuru konkretu eta finkoa. Ordea, tenperaturak oso oso altuak direnean (Eguzkiaren kasuan, esate baterako) egoera oso desberdina da: gas bat bertan zenbat eta tenperatura altuagoan egon, orduan eta azkarrago mugituko dira bere atomo eta molekulak, eta tenperatura oso altuetan abiadura handiz higitzen diren atomoen arteko talkak oso bortitzak dira, atomoetatik elektroiak askarazteko adina. Beraz, eguzkiaren atmosferan atomoetariko gehienak "ionizaturik" aurkitzen dira talka bortitz horien ondorioz, gasa PLASMA egoeran aurkitzen delarik. Era berean, aipatu beharra dago Eguzkiak zenbaitzutan materia hori askatu edo jaurtikitzen duela, haize-solarra izeneko esplosio indartsu gisa.Ordea, plasma egoera ez dago Eguzkian soilik: Lurrean ere aurki dezakegu, IONOSFERA eta MAGNETOSFERAN, hain zuzen ere. Ionosfera lurraren gainazaletik 70 bat kilometrora hasten da; hemen elektroiak atomoetatik bananduak izaten dira uhin luzera txikiko Eguzkiaren erradiazioaren eraginez. Baina zer gertatzen da Eguzkiaren izpiak ionosferaren behe-geruzara iristen ez direnean? Hau da, zer gertatzen da GAU egiten denean? Bada, ioi eta elektroi bananduak elkartu egiten dira berriro, euren egoera naturala eskuratuz, eta ionosferaren geruza hori desagertu egiten da: haren atzetik ikus dezakegu. Horrexegatik ikusten ditugu gauean izarrak, eta egunean ez. Gauean ionosfera desagertzen den bitartean, egunaren argiak talka bortitzak produzitzen ditu berriro, ionosfera ikuskor eginez eta atzean, espazioan haratago, dagoena ezkutatuz.
Magnetosfera ionosfera baino haratago dago; haren partikulek modu zuzenagoan eta indar handiagoz jasotzen dute eguzkiaren erradiazioa, beraz, plasma egoera hemen nabarmentagoa da. Haize-solarrak ere badu bere eragina magnetosferan, noski.
Beraz, zer dakigu PLASMA EGOERAz? Agregazio egoera hau tenperatura altuetan eta presio handitan produzitzen dela, ezer baino lehen. Baldintza hauek ENERGIA produzitzeko gai dira, fusio erreaktoreetan egingo litzatekeen legez. Ordea, eremu magnetiko bidezko plasmaren lorpena bideratzeko nahiz tenperatura izugarri horiek lortzeko teknologia, gaur egun ez da erabat segurua. Etorkizunak esango digu agregazio-egoera hau eguneroko bizitzan erabiltzea posible izango den ala ez.
3 comentarios
hace 2 años y 9 meses
Hemen diotenez, NASA agentzia erregai bezala plasma izango duen motorea garatzen ari da. Badirudi hau izan daitekeela etorkizuneko erregai nagusiena. Ikusiko dugu.
hace 2 años y 9 meses
Hona hemen beste artikulu interesgarri bat plasmaren inguruan.
hace 2 años y 9 meses
IKTeroetan Mikelek idatzi zuen artikulu interesgarri bat irakur dezakezue hemen
No hay trackbacks
Para notificar de una mención en tu blog a esta entrada, habilita la notificación automática (Opciones > Discusión en WordPress) o especifica esta url de trackback: http://www.jakinstein.com/plasma-materiaren-laugarren-agregazio-egoera/trackback/
Escribir un comentario
Si quieres añadir tu comentario a esta entrada, simplemente rellena el siguiente formulario:
* Campos requeridos
Puedes usar estas etiquetas XHTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>.