Por Jokin, hace 4 años y 4 meses

Urrezkoak gara!

Blog hau martxan jarri genuenetik, tarteka tarteka gure ikastolan gertatzen direnen berri zuei helarazten ahalegindu gara, beti ere, gure esperientziak zuen mesedean jartzeko asmoz. Gaurkoa desberdina da. Gaur eguerdian jakinarazi digutenez kalitatearen urrezko Q-a jaso dugu. Harro gaude, ezin dut ukatu: saria baino gehiago bere atzean dagoenarengatik. Hobekuntzarako konpromisoa, taldeko lana, barne antolaketa, proiektu berritzaileei aurre egiteko ausardia, erronkei aurre egiten ahalegintzen den irakaskuntza sistema... Hau guztia da nire ikastola barruan ikusten dudana eta saria sentimendu hau barnean dudala nireganatzen dut. Harro nago Jakintzako hezkuntza komunitateko kide izateaz. Zorionak guztiei. Merezi duzue eta!

Por Jokin, hace 4 años y 4 meses

Mezuak bidaltzeko sistema berria Zuntz optikoaren bitartez

Europar zientzilari talde batek egindako aurkikuntza honekin, laser bitartez sorturiko anplitude aldakorreko uhin batean transmititzen da informazioa. Sistema honen bitartez informazioaren transmisioa askoz azkarrago emateaz gain (giga bat segunduko) matematikako algoritmoen bitarteko enkriptazioa baina segurtasun maila altuagoa aurkezten du, azken hauek gaur egungo ordenadoreek duten potentziarekin geroz eta errazagoa baita agerian jartzea.

Seguir leyendo →

Por Jokin, hace 4 años y 5 meses

Teknoskopioa, asmatzaile gazteentzako sariketa

Gaur eguerdian sariketa honen berri jaso dut nire posta elektronikoan. Mezuak zera dio:

Seguir leyendo →

Por Jokin, hace 4 años y 5 meses

Historiako Fisikako ekuazio garrantzitsuenak

Nahiz eta albistea aspaldikoa izan interesgarria iruditu zait gaur honen berri jakinsteinen ematea, batez ere, aitzakia polita izan daitekeelako ikastolako irakasle eta irakasleen artean debatetxo bat sortzeko. Kontua da Britainia Handiko Physic World Magazine aldizkariak, duela hilabete batzuk, inkesta bat pasa zuen bere irakurleen artean historian zehar aurkitu diren 20 ekuazio garrantzitsuenen zerrenda osatzeko. Iritzi guztiak jaso ondoren emaitzak ondorengoak izan ziren:

Seguir leyendo →

Por Jokin, hace 4 años y 5 meses

IV. Zernola Olinpiada urrian hasiko da

Sustatun irakurri dudanez urrian jarriko da martxan Elhuyar Fundazioak antolaturiko lehiaketa. Olinpiada Euskal-Heriko DBH 1 eta 2ko ikasleei zuzenduta dago eta helburua zientzia dibertigarria izan daitekeela erakustea da. Badirudi, aurten sariak lehenengo hiru gelentzat izango dira eta, Zernolan irakur daitekeenez, aurten sari dotoreak ipini dituzte. Bertan ere aurreko urteetan ikasleek bete behar izan dituzten probak eta egindako lanen bilduma bat aurki dezakezu.

Seguir leyendo →