Espira zirkular batek sortutako eremu magnetikoa
Aurreko kasuan bezala, korronte zirkular bakoitza bere eremua sortzen duen korronte lerrozuzeneko elementuez eratuta dagoela suposa dezakegu.
Aurreko kasuan bezala, korronte zirkular bakoitza bere eremua sortzen duen korronte lerrozuzeneko elementuez eratuta dagoela suposa dezakegu.
Demagun orain eroale zuzen eta mugagabea dugula eta bertatik I intentsitateko korronteak zirkulatzen duela. Korronte lerrozuzen honek, eroaletik urrunduta dagoen P puntuan sortzen duen indukzioa zein den kalkulatuko dugu.
Amperek eta Laplacek, esperimentalki frogatu ahal izan zuten, karga higikor puntualak puntu batean sortzen duen eremu magnetikoa kalkulatzeko bidea ematen digun adierazpena. Karga higikorrak sortutako eremu magnetikoa ondorengo faktoreen menpekoa zela ikusi zuten:
1819an Hans Oersted fisikari daniarrak korronte elektrikoak imanak dituen propietateen antzekoak dauzkala erakutsi zuen eta propietate horiek dira, hain zuzen ere, hainbat aplikazio elektrikotan erabiltzen direnak.
Masa batek eremu grabitatorioa sortzen duen bezala eta geldirik dagoen karga elektriko batek eremu elektrikoa, iman batek inguratzen duen eskualdea “perturbatzen” du, EREMU MAGNETIKO bat sortuz. Eremu hau indar eragileak probazko agenteen aurrean egote soilarekin nabari daiteke, hala nola, burdin txirbilak, orratz imantatuak, korronte elektrikoak, etab.