Energia mekanikoaren kontserbazio printzipioa
Ikusi dugunez, gorputz baten gainean lan mekanikoa burutzean, gorputzak nolabaiteko energia bereganatzen du: energia zinetikoa, energia potentzial grabitatorioa... Hain zuzen energia mota hauen baturari energia mekanikoa deritzo.
.jpg)
Eskuineko irudiak horizontalean jarrita dagoen iltze baten gainean mailu batek horizontalean egiten duen indarra adierazten du, kontuan izanda mailua egurrezko kirten baten gainean dagoela. Mailuak iltzea jotzen duenean, galgatu egiten du bere higidura eta iltzea egurrean sartzen da. Ikusi zein diren parte hartzen duten indar eta desplazamenduak. Hortik aurrera, indar bakoitzak egfiten duen lana kalkulatuko dugu.