Por Jokin, hace 1 año y 8 meses

Indar Normala

indarrakjardunean01Alboko irudian aldamio baten gainean dagoen igeltsari bat ikusten da. Aldamioak ekuazioa01 indarra jasaten du igeltsariaren pisuaren ondorioz. Aldamioak, bere aldetik, ekuazioa02 euste indar bat egiten du, aurrekoaren erreakzio bezala. Bi indar bertikalak modulu bera eduki beharko dute. Horrela izango ez balitz, igeltsariak aldamioa puskatu eta erori egingo litzateke (m·g>N) edota, alderantzizko kasuan, igeltsariak gorantz azelerazio bat nabarituko luke (N>m·g).

Seguir leyendo →

Por Jokin, hace 1 año y 8 meses

Lurreko grabitatea. Pisua

Gorputz baten pisua eremu grabitatorio baten barnean murgilduta egotearen ondorioz agertzen den indarra da. Lurrak sortzen duen eremuaren kasuan, gorputz orok grabitate izeneko azelerazio baten menpe egoten dira, azelerazioa hori Lurraren zentroarekiko gorputza aurkitzen den distantziaren arabera aldatzen delarik. Halere, eguneroko bizitzan topa ditzakegun egoeretan, gorputzek jasaten dituzten distantzia aldaketak lur-gainazaleriko ez dute apenas eraginik grabitatearen balioan. Hori dela eta, lur-gainazalaren inguruan bere balioa konstantea dela onartzen dugu.

Seguir leyendo →

Por Jokin, hace 1 año y 9 meses

Bulkada eta higidura kantitatea

Pentsa ezazu saio honetan ikusi dugun ibilgailua geldi, pausagunean dagoela. Higitzen hasteko, motorrak sortzen duen indarra gurpilei transmititu behar zaie. Argi dago, beraz, marruskadurak alde batera utziz gero, zenbat eta denbora gehiagoz mantendu motorrak gurpilei ezarriko dien indarra, abiadura handiagoa hartuko duela ibilgailuak.

Seguir leyendo →

Por Jokin, hace 1 año y 9 meses

Newton-en hirugarren legea edo akzio-erreakzioaren printzipioa

Irudiko jauzilariak goranzko bultzada hartu du, tranpolinak egiten dion indarrari esker. Izatez, indar hau aldi berean jauzilariak tranpolinari egiten dion indarraren erreakzio modura agertzen da.

Seguir leyendo →

Por Jokin, hace 1 año y 9 meses

Newton-en bigarren legea edo dinamikaren funtsezko legea

Newton-en lehenengo legeak gorputzean inolako indarrik eragiten ez duenean gertatzen dena azaltzen digu. Baina, zer gertatuko da gorputzean indar erresultante ez-nuluak eragitean?

Seguir leyendo →

← Anterior 01 02 03 04 Siguiente →