Por Jokin, hace 3 años

Urrezkoak gara!

Blog hau martxan jarri genuenetik, tarteka tarteka gure ikastolan gertatzen direnen berri zuei helarazten ahalegindu gara, beti ere, gure esperientziak zuen mesedean jartzeko asmoz. Gaurkoa desberdina da. Gaur eguerdian jakinarazi digutenez kalitatearen urrezko Q-a jaso dugu. Harro gaude, ezin dut ukatu: saria baino gehiago bere atzean dagoenarengatik. Hobekuntzarako konpromisoa, taldeko lana, barne antolaketa, proiektu berritzaileei aurre egiteko ausardia, erronkei aurre egiten ahalegintzen den irakaskuntza sistema... Hau guztia da nire ikastola barruan ikusten dudana eta saria sentimendu hau barnean dudala nireganatzen dut. Harro nago Jakintzako hezkuntza komunitateko kide izateaz. Zorionak guztiei. Merezi duzue eta!

Por Jokin, hace 3 años y 1 mes

Jakintzako ikasleriari zuzendutako inkesta

Ikasturtearen hasiera zela eta IKTeroetan argitaratutako artikulu batean adierazten genuen bezala aurten bultzada berezi bat eman nahi genion gure ikasleekin garatu nahi ditugun IKT proiektuei. Irakasle dezente dira, jada, gure ikastolan teknologia berriak erabiltzen dituztenak ikasleekin eta, hauekin batera, aurten proiektu berri dezente garatzeko konpromisoa hartuta daukagu.

Seguir leyendo →