Por Jokin, hace 5 meses y 16 días

Erreferentzi sistema ez-inertzialak. Indar irudikariak edo ez-inertzialak

Orokorrean, m masa duen gorputz baten gainean eragiten duten indarren erresultantea ezagutuz gero, gorputz hori zein azelerazioz higitu eta, ondorioz, zein higidura mota duen zehaztu dezakegu. Ikusten denez:

Seguir leyendo →

Por Jokin, hace 1 año y 5 meses

Bulkada eta higidura kantitatea

Pentsa ezazu saio honetan ikusi dugun ibilgailua geldi, pausagunean dagoela. Higitzen hasteko, motorrak sortzen duen indarra gurpilei transmititu behar zaie. Argi dago, beraz, marruskadurak alde batera utziz gero, zenbat eta denbora gehiagoz mantendu motorrak gurpilei ezarriko dien indarra, abiadura handiagoa hartuko duela ibilgailuak.

Seguir leyendo →

Por Jokin, hace 1 año y 5 meses

Newton-en hirugarren legea edo akzio-erreakzioaren printzipioa

Irudiko jauzilariak goranzko bultzada hartu du, tranpolinak egiten dion indarrari esker. Izatez, indar hau aldi berean jauzilariak tranpolinari egiten dion indarraren erreakzio modura agertzen da.

Seguir leyendo →

Por Jokin, hace 1 año y 5 meses

Newton-en bigarren legea edo dinamikaren funtsezko legea

Newton-en lehenengo legeak gorputzean inolako indarrik eragiten ez duenean gertatzen dena azaltzen digu. Baina, zer gertatuko da gorputzean indar erresultante ez-nuluak eragitean?

Seguir leyendo →

Por Jokin, hace 1 año y 5 meses

Newton-en lehenengo legea edo inertziaren legea

DinamikaAutobusean nahiz trenean goazenean, bada ezpada euskarri bati ondo eutsita joatea komeni dela ederki asko dakigu. Izan ere, autobusa balaztatzean gure gorputza aurrerantz doala badakigu; alegia, gure gorputzak duen jokabidea balaztei eragiterakoan, eragindako indarraren aurka higitzea da. Gauza bera gertatzen zaigu autobusa abiatzen denean. Kasu honetan motorrak aurrerantz egiten duen indarrari oposatzeko joera izaten dugu, gure gorputza atzerantz desplazatzeko joera adierazten duelarik.

Seguir leyendo →

← Anterior 01 02 Siguiente →