Por Jokin, hace 2 años y 1 mes
Uhinen elementuak
Uhinaren ekuazioaren analisiarekin hasi aurretik komenigarria da uhin baten hedapenarekin zerikusia duten hainbat elementuen azalpena egitea. Jarraian agertzen dira era laburbilduan
Sarreran esan dugun bezala, orokorrean, uhinen hedapen fenomeno guztietan, zenbait elementu amankomun agertzen dira:
- FOKUA: hedatzen den perturbazioa edo bibrazioa sortzen den puntua da.
- HEDAPENA: ingurune batean zehar energiaren transmisioari deritzo.
- ATZERAPENA: fokuan perturbazioa hasten denetik distantzia batera dauden puntuetara heltzeko behar duen denbora.
- UHIN FRONTEA: uhinaren hedapenean bibrazio egoera bera duten inguruneko puntuek osatutako leku geometrikoa da.
- Uhin fronte esferikoa: norabide guztietan abiadura berdinarekin hedatzen den ingurune batean (ingurune isotropoa) eta fokutik nahiko gertu gaudenean sortzen dira.
- Uhin fronte lauak: fokutik distantzia handietara dauden gainazal esferikoak ia lauak kontsidera daitezke.
- IZPIA: uhin fronteekiko elkarzuta den lerro bat da eta uhin higiduraren hedapenaren norabidea adierazten du. Uhin esferikoetan izpiak erradialak dira eta uhin fronte lauetan lerro paraleloak dira.

Kontutan hartzekoak
Uhin higiduraren azterketa tridimentsionala oso konplikatua denez, hemendik aurrerako planteamendu gehienak bidimentsionalak izango dira. Uhin fronte esferikoak eta lauak plano batean zehar nola hedatzen diren aztertu nahi badugu UHIN FRONTE ZIRKULAR edo UHIN FRONTE PARALELOAK bezala adieraziko ditugu.

No hay comentarios
Sé el primero en escribir un comentario a esta entrada.
No hay trackbacks
Para notificar de una mención en tu blog a esta entrada, habilita la notificación automática (Opciones > Discusión en WordPress) o especifica esta url de trackback: http://www.jakinstein.com/uhinen-elementuak/trackback/
Escribir un comentario
Si quieres añadir tu comentario a esta entrada, simplemente rellena el siguiente formulario:
* Campos requeridos
Puedes usar estas etiquetas XHTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>.