Por Jokin, hace 2 años

Uhinen gainezarmen printzipioa

Bidalketa honekin uhinen propietate multzo berri bati hasiera ematen diogu. Aurreko uhin fenomenoak uhinen izakera propioaren ondorioa baziren ere, oraingoak foku bat baina gehiagotik datozen uhinen gainezarmenaren ondoriozkoak izango dira. Propietate hauek behar den bezala aztertu nahi baditugu beharrezkoa da, lehenik, Uhinen Gainezarmen Printzipioa enuntziatzea.

Orain arte suposatu dugu foku igorle bakarra zegoela eta inguruneko puntuek uhin bakar baten menpe bibratzen zutela. Praktikan, ordea, foku igorle ezberdinetatik datozen uhin ezberdinak ingurune beretik heda daitezke, bertako puntu batean kointziditzen dutenean elkarren artean gainezarriz. Fenomeno honen adibide ugari aipa daitezke: uretan bi harri jaurtitzen direnean elkarrengandik distantzia batera sortzen diren uhinak gainezarri egiten dira irudi bereziak sortuz; orkestra batean soinu ezberdinen igorle asko daude eta gure belarrira denen gainezarmena heltzen da; argi txuria kolore ezberdineko uhinen gainezarmena da;...

Fenomeno guzti hauek GAINEZARTZE PRINTZIPIOAN oinarriturik azter daitezke:

Espazioaren eskualde beretik, une berean, uhin bi edo gehiago igarotzen direnean, inguruneko puntu bakoitzaren benetako elongazioa uhin bakoitzak bere aldetik sortutako elongazioaren arteko batura bektoriala da.

Gainezarri ondoren uhinak banatu egiten dira eta hedatzen jarraitzen dute inolako aldaketarik jasan gabe.

Gainezartze printzipioa uhin elektromagnetiko eta anplitude txiki samarreko uhin mekanikoentzat (adibidez, soinua) da baliagarria.

Printzipio honetan oinarriturik azter ditzagun uhinen zenbait propietate berezi.

No hay comentarios

Sé el primero en escribir un comentario a esta entrada.

No hay trackbacks

Para notificar de una mención en tu blog a esta entrada, habilita la notificación automática (Opciones > Discusión en WordPress) o especifica esta url de trackback: http://​www.jakinstein.com/​uhinen-gainezarmen-printzipioa/​trackback/